Ongi etorri Zuhaitz Etxeetara!

Zuhaitz batean lo egin nahi duzu?

ETXOLAK

Nork ez du inoiz zuhaitz batean lo egitearekin amestu? Hementxe duzu aukera paregabea! Naturaren erraietaraino sartuko zara, basoan galtzearen plazera dastatuko duzu eta zuhaitz adaxken artean ezkutatutako habian gau zoragarri bat igaro.

Basoan galdu zaitez...

%100 rustikoa

EKOLOGIAREKIN KONPROMISOA

Gure txoko honetan turismo jasangarri eta ekologikoa eskaintzen dugu.

Momentu erromantikoa...

Gehigarriak

SORTA ERROMANTIKOAK

Zure bikotekidea nahiz lagunak liluraturik utziko dituen sortak prestatu ditugu, esaterako: cava, loreak, txokolatezko bonboiak, masaje-kutxa eta spa ekologikoa kanpoan.

Bidaiatzeko parada ezin hobea

“Bihotzak ez zuen inoiz bizitzeko etxerik aurkitu. Mila bidedun ijitoa, horma hauen artean atseden har ezazu biolin alaien doinuekin, abestuz, dantzatuz eta irri eginez”.

Lurra ez da gizakiona, gu gara lurraren parte