"Nahiz eta zuhaitza gorantz joan, hostoak beti sustraietara itzultzen dira"

EKOLOGIAREKIN KONPROMISOA

 
Zuhaitzak sakontasunean ezagutu ondorenzuhaitz biziekin lan egitea aukera 
ezinhobea dela konturatu ginen.Hori dela etaazkeneko ezagutza guztiak erabili 
genituen etxola hauek eraikitzeko

 

ETXOLAK

Etxolak, oso-osorik, tratatu gabeko egurrez eginak daude.

Etxolen erainkuntzan erabili diren egur guztiek kalitate eta ezaugarri zehatz batzuk betetzen dituzte beraien betebeharra behar den modura betetzeko

Gaztain egurrak klima gogorrei oso ondo egiten die aurre, hori dela eta etxolaren kanpoko babes guztia egur honekin egin da

Laritza itxura ederreko egurra da, koloretsua eta porositate handikoa. Konifero familiko egurrik gogorrena da. Etxolako zorua, paretak, sabaia eta estruktura egiteko erabili da

Hotzarekiko babes modura, bai zoru eta bai sabaiak 10cm-ko isolamendua daukate. Bestalde, leiho guztiek kristal bikoitza dute.

Teilak laritzez eginak dira, modu zehatz batean mozturik daude euriarekiko babesa handiagoa izateko

Terraza eta eskailerak txilar eta gurbitz adarrak erabiliz pertsonalizaturik daude etxola bere osotasunean basoan barneratzeko

BASERRIA

Naturarekiko errespetuan eraikia, kontsumo baxuko bonbillak eta egurrezko berogailua ditugu. Hondakin guztiak birziklatzen ditugu.  

SPA EKOLOGIKOA

Gure spa baserriko lorategian dago eta bertan egurrezko bainuontzi borobila (38ºC) eta kalitate handiko sauna finlandiarra dituzue eskuragarri, erabilera pribatua dutenak. Biak ala biak tratatu gabeko egurrez eginak daude eta egurrarekin bakarrik berotzen dira.