Gehigarriak
(Momentu erromantikoa...)

AFARI ERROMANTIKOA ETXOLA EDO IJITO GURDIAN

Menu gastronomikoa, baita barazki-jaleentzat ere. Produktu ekologikoak, ura. Etxola edo gurdira eramaten dugu. Janari berri, erakargarri, osasuntsu eta atseginen aldeko apustua egiten dugu. Gure mundu ikuskerari jarraiki, produktu ekologikoak eta bidezko merkataritza bultzatzen ditugu, bertako produktuak (0 km) eta ingurumenaren jasangarritasuna.  

VER MENÚ

27 €

SPAREN ERABILERA PRIBATUA

Gure spa baserriko lorategian dago eta bertan egurrezko bainuontzi borobila (38ºC) eta kalitate handiko sauna finlandiarra dituzue eskuragarri, erabilera pribatua dutenak. Biak ala biak tratatu gabeko egurrez eginak daude eta egurrarekin bakarrik berotzen dira. Gorputza eta natura errespetatuz, ordu bateko erlaxazioaz goza ezazue.

40 €

MASAJE-KUTXA ETXOLAN EDO IJITU GURDIAN ERABILTZEKO

Masaje-kutxa etxolan erabiltzeko (hainbat osagarri, masajerako krema eta usaidun kandelak). Kupido, sentitzen dugu baina asteburu hau ez da maiteminduentzat, bidaiari eta maiteminduentzat, baizik! Hementxe duzue plan zoragarria, bai erromantikoa, bai erlaxagarria! Goazen!

35 €

BI LAGUNENTZAKO CAVA ETXOLAN EDO IJITO GURDIAN

Burbuiladuna, urre-kolorekoa eta alaia. Cava kopa bat eskuetan dugula ospatzen ditugun jaiak izugarri gustatzen zaizkigu. Bizitza baita ospatzen duguna, eta bizitza bera hobea da eskuetan cava kopa batekin.

OPARI TXARTELA

16 €

Gaur bezalako goiz zoragarri bat, eta gu, mendi eder honen altzoan, aire fresko eta garbia arnastuz. “Haiku” batean bezalaxe!” (Dharmaren eskaleak). Poesia izan ala ez, zuhaitzetan galdutako egurrezko etxola batean denboraldi batez bizitzea, urteko edozein momentutan egin daitekeen esperientzia beharrezkoa da. Ez zaitez naturari begira geratu, etorri bertara!

GOSARIA ETXOLAN EDO IJITO GURDIAN

Batzuentzat, beste egun baten hasieraren adierazgarria besterik ez da. Guretzat, berriz, lasaitasun, errespetu eta zoriontasunez beteriko ekintza. GOSARIARI buruz ari gara. Eguneko otordurik garrantzitsuena ote da? Batek daki, guretzat: gosaria = maitasun hutsa.

0 €

LOREAK EDO TXOKOLATEZKO BONBOIAK ETXOLAN EDO IJITO GURDIAN

San Valentin eguna hurbiltzen ari da eta oraindik ez duzu ezer pentsatu? Lasai, ez duzu egun honen zain egon beharrik, edozein momentu baita egokia opari erromantiko bat egiteko.

40 €

EKO-PIKNIKA

13:00-15:00 bitartean Ekopiknik sorta: bokata, entsalada, fruta bat eta edari bat. Gaur zerbait berezia egin dezazun nahi dugu, etxean edo lanean bazkaldu beharrean, zure tramankulu eta eskuoihal bat hartu eta landa aldera joan. Landa urrutiegi dagoela? Arazorik ez! Parke bat ere aukera paregabea izan daiteke! Zuk janaria hartu eta guk musika jarriko dugu

14 €

ERRESERBA BERTAN BEHERA UTZI

Erreserba bertan behera utz daiteke data baino 7 egun lehenago izan arte. Gaueko gehienez 400€ itzuliko dira. Prezioa: 4€  pertsona eta gaueko

4 €