"Nahiz eta zuhaitza gorantz joan, hostoak beti sustraietara itzultzen dira"
EKOLOGIAREKIN KONPROMISOA
ETXOLAK
Etxolak, oso-osorik, tratatu gabeko egurrez eginak daude.
Etxolen erainkuntzan erabili diren egur guztiek kalitate eta ezaugarri zehatz batzuk betetzen dituzte beraien betebeharra behar den modura betetzeko.
Gaztain egurrak klima gogorrei oso ondo egiten die aurre, hori dela eta etxolaren kanpoko babes guztia egur honekin egin da
Laritza itxura ederreko egurra da, koloretsua eta porositate handikoa. Konifero familiko egurrik gogorrena da. Etxolako zorua, paretak, sabaia eta estruktura egiteko erabili da.
Hotzarekiko babes modura, bai zoru eta bai sabaiak 10cm-ko isolamendua daukate. Bestalde, leiho guztiek kristal bikoitza dute.
Teilak laritzez eginak dira, modu zehatz batean mozturik daude euriarekiko babesa handiagoa izateko.
Terraza eta eskailerak txilar eta gurbitz adarrak erabiliz pertsonalizaturik daude etxola bere osotasunean basoan barneratzeko.
BASERRIA
Naturarekiko errespetuan eraikia, kontsumo baxuko bonbillak eta egurrezko berogailua ditugu. Hondakin guztiak birziklatzen ditugu.

SPA EKOLOGIKOA
Gure spa baserriko lorategian dago eta bertan egurrezko bainuontzi borobila (38ºC) eta kalitate handiko sauna finlandiarra dituzue eskuragarri, erabilera pribatua dutenak. Biak ala biak tratatu gabeko egurrez eginak daude eta egurrarekin bakarrik berotzen dira.