
BOST ZENTZUMENEKIN GOZATZEKO JANARIA
Gure afarian dastatuko dituzuen produktuak ekologikoak dira. Bertako nekazariek ekoitzitako kalitate goreneko produktuak, merkataritza bidezkoaren alde eginez eta ingurunea errespetatuz. Ingurumenarekiko kontzientziarekin prestatuko plater goxoak, zapore bikainarekin.

BIZIKLETA ALOKAIRUA
Bicigune Otxandion prezio onean bizikletak aloka ditzakezue, kirola eta aisialdi jasangarriak ezin baitute garestiak izan. Familian etorriz gero haurrentzako aulkiak ere baditugu (22 kg gehienez). Bista zoragarriak dituzten mendietara igo nahi duzu edo lamiak bizi diren baso magikoetan barrena ibiltzea duzu gustukoago? Goza ezazu Urkiola eta Gorbeako parke natural eta bertan egin ditzakezun ibilaldiez!

OTZARRERATA PAGADITIK OSTERATXOA
Araba eta Bizkaiaren arteko mugan, Gorbea gure mendi ederraren inguruan, pagadi berezi bat daukagu. Bertako pagoen adarrak zerurantz igotzen dira, gainerako pago “tradizionalenak” ez bezala. Honen azalpena testuan daukazu. Otzarretako pagadi txikia (batzuentzat Isabel izenez ezaguna) osteratxo eder baten lehenengo geldialdia duzue, Atxuriko “leihora” iritsi eta Arimekortako zelaiez eta Saldropoko hezeguneez gozatu baino lehen.

EKINTZAK GASTEIZEN
Vitoria-Gasteizen urte guztian zehar mota guztietako ekintza eta jaialdiak izaten ditugu, munduan zehar hiria ezagutarazten laguntzen dutenak. Ondorengo lerroetan hainbat ekitaldiren izenak dituzue, bai bertako, bai atzerritarren gustagarri.

OLLERIETA- EUSKAL ZERAMIKA MUSEOA
Etxoletatik 5 minutura. Bisitaren barnenean erakusketa ikusteko aukera izango duzue, baita antzinako labe eta tailerrak ere. Museoko ekintzarik aipagarriena tailerretara bisita da, bertan buztinak lanean ikus baitaitezke. Bertako dendan eskuz eginiko buztinezko produktuak erosteko parada izango duzu.
Etxolan lo egiteaz gain, bestelako hainbat aukera eskura duzue: oinez edo bizikletaz ibilaldiak, baserriko lorategian dagoen spa ekologikoaz gozatu edo Hontzaextrem parkean abentura bikainak bizi.

HONTZAEXTREM
Hontzaextremek ingurunearekin harremanetan, errespetuz eta berarekin gozatuz, hainbat ekintza proposatzen dizkizu. Adin guztietarako prestatuak dauden zirkuituak, momentu goxoak pasatzeko ikasi ere egiten dugun bitartean.

GORBEIA EZAGUTU EZAZU
Gure paradisuko paisaia erogarriak ezagutzeko aukera ezinhobea duzu. Gozatu gure gastronomia eta xarma berezia duten txokoekin. Gorbeia Central Park bisita ezazu! Bertan kultura eta abentura ekintzak, ibilbide tematikoak, piknikak eta beste hainbat ekintza dituzu eskuragarri. Bere baitan monumentu megalitikoen hondarrak eta historiako hamaika kondaira gordetzen dituen Gorbea ezagutu ezazu. Inoiz ez ahazteko moduko egunsenti bat ikusi ondotik, parkeko aterpe batean mendiko benetako gosari bat zain izango duzu. Kayakarekin mendiz inguratutako urtegian barnera zaitez!

BASERRRIKO LORATEGIAN SPA EKOLOGIKOA
Baserriko lorategian spa bat daukagu, sauna finlandiar eta bainuontzi borobil batekin. Biak tratatu gabeko egurrarekin eginak eta egurrarekin berotzen dira.

BILBON EKINTZAK
Antzerkia, literatura, musika, erakusketak, kalean bertan egiten diren jaialdiak… Zer ez dago Bilbon! Kultura herritarrengana hurbiltzen duen programazio zabal eta anitza aurkituko duzu bertan..